Belarritakoak zaintzeko gomendioak
BILE belarritakoak zaintzeko gomendioak
Eskerrik asko gure proiektua aukeratzeagatik! Egoera onenean mantentzeko eta denbora luzez belarritakoez gozatzeko, ondorengo zaintza gomendioak eskaintzen dizkizugu. Belarritakoak buztin polimerikoarekin eta altzairu herdoilgaitzarekin eginda daude. Modelo zehatz batzuk epoxi erretxinaz estalita daude, distira eta iraunkortasuna emateko. Hona hemen aholku batzuk, behar bezala zain ditzazun:1. Saihestu produktu kimikoekin kontaktua izatea
Zure belarritakoen modu egokian kontserbatzeko, produktu kosmetikoekin kontakturik ez izatea gomendatzen dizugu, hala nola lurrinekin, kremekin, olioekin edo garbiketa-produktuekin. Horiek buztin polimerikoari zein erretxinari eragin diezaiekete, distira eta testura aldatuz.
2. Babestu zure belarritakoak gehiegizko hezetasunetik
Buztin polimerikoa erresistentea bada ere, belarritakoak luzaroan ez bustitzea gomendatzen dizugu. Ez erabili igerian, dutxatzen edo uretako jarduerak egiten dituzun bitartean. Urarekin gehiegizko kontaktuan egoteak belarritakoa hondatu dezake.
3. Gorde zure belarritakoak bere kutxan
Gure belarritakoak kartoizko kaxetan bidaltzen ditugu, eta horrek, egoera ezin hobean iritsiko direla bermatzeaz gain, horiek erabiltzen ari ez zarenean salbu mantentzen laguntzen dizu. Kutxan edo leku seguru batean gordetzeak marratzea edo deformatzea saihestuko du.
4. Inpaktu handiak saihestu
Buztin polimerikoa erresistentea da, baina ez suntsiezina. Inpaktu handiek buztina nahiz erretxina kaltetu dezakete. Saiatu erorketak edo kolpeak saihesten.
5. Kontuz garbitu
Zure belarritakoak garbitzeko, erabili zapi leun eta lehor bat. Orban arinak kendu behar badituzu, busti pixka bat oihala, baina ez erabili inoiz produktu urratzailerik, buztina zein erretxina marratu baitezakete. Garbitu ondoren, ziurtatu erabat lehortu dituzula.
6. Kontuz beroarekin
Ez utzi zure belarritakoak luzaroan eguzkitan edota bero handiarekin kontaktuan. Gehiegizko beroak buztin polimerikoaren forma edota erretxinaren akabera hondatu dezake. Beraz, ziurtatu leku fresko eta seguru batean gordeko dituzula.
7. Gainazal latzak saihestu
Gainazal zimurtsuek buztina eta erretxina marratu edo kaltetu ditzakete. Kontuz ibili belarritakoak gainazal gogorrekin kontaktuan jartzean edo gainazala marratu dezaketen beste objektu batzuekin gordetzean.
Aholku hauek jarraituz, zure belarritakoak egoera ezin hobean mantenduko dituzu, eta luzaroan gozatu ahal izango dituzu. Eskerrik asko proiektuaren parte izateagatik eta gure belarritakoak zaintzeagatik!