Ezagutu nazazu

Kaixo! Libe naiz eta ongi etorri nire proiektura.
Zumaian bizi naiz eta 24 urte ditut. Txikitatik gustatu izan zait mundu artistikoa eta baita eskuekin sortzea. Beraz, esan daiteke betidanik izan naizela sortzailea.
Dantza, kantua, yoga, irakurketa eta kirola dira nabarmenduko nituzkeen zaletasunak eta gehien maite ditudan pertsonen konpainiaz ere asko gozatzen dut. Zaletasun horiek nire buruarekin konektatzen eta proiektu berriak sortzeko inspiratuta egoten laguntzen didate.
Proiektu honetan buztin polimerikozko belarritako sorta bat aurkituko duzu, maitasun eta pazientzia handiz diseinatuak eta sortuak, belarritako guztiak nik sortu baititut eskuz. Beraz, belarritako bakoitzean, nire bihotzaren zati txiki bat aurkituko duzu.
Eskerrik asko nire proiektuaren parte izateagatik! Ez izan zalantzarik nirekin harremanetan jarri nahi baduzu, galderaren bat baduzu edota besterik gabe zure ideiak partekatu nahi badizkidazu.